Chaplin 1992ko biografia filma da, Richard Attenborough ingeles zinemagileak zuzendu zuena. Izenburuak ongi adierazten duen bezala, Charles Chaplin ingeles aktore, gidoigile eta zuzendari ospetsuaren bizitzari buruzkoa da. Chaplinen beraren My Autobiography ("Nire Autobiografia") eta David Robinson zinema kritikariak idatzitako Chaplin: His Life and Art ("Chaplin: Bere Bizitza eta Artea") liburuetan oinarriturik dago. Robert Downey Jr., Marisa Tomei, Moira Kelly, Dan Aykroyd, Penelope Ann Miller eta Kevin Kline izan ziren antzezle nagusiak.
Hiru Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen, baina ez zuen bat bera ere irabazi.